Berritzea ezezagunean barneratzea da.
Badakizu nondik hasi?
Berritzea ezezagunean barneratzea da.
Badakizu nondik hasi?
Bide horretan, norekin joan jakitea da gakoa, ez dena jakitea.
TECNALIAn aurrea hartzen dugu, zuri bidea aurkitzen laguntzeko. Lehenago eta hobeto irits zaitezen eta inpaktua biderkatu dezazun zu gidatzeko. 1.500 lagunetik gora gara I+G+Ban adituak, eta zuri laguntzeko gaude hemen.
Hasiko gara?
Ikerkuntza aplikatuko eta garapen teknologikoko Espainiako zentro handiena gara, eta Europako erreferentzietako bat.
1.500 aditu baino gehiago ari gara teknologia garatzen enpresak eta gizartea eraldatzeko. Horretarako, aurreratu egiten gara: inork baino lehen hautematen ditugu aukera handiak, soluzio berritzaileak garatzen ditugu, eta enpresei laguntzen diegu urrutiago irits daitezen.
Bazkide teknologikoa gara funtsezko jarduera-eremu batzuetan: fabrikazio adimenduna, eraldaketa digitala, trantsizio energetikoa, mugikortasun jasangarria, osasuna eta elikadura, hiri-ekosistema eta ekonomia zirkularra.
Gure ustez, berritzea ez da aurrera egite hutsa, baizik eta helburu batekin egitea aurrera. Eta zeure buruari galdetzen badiozu nondik jo, TECNALIAn badugu erantzuna: hemendik da.