1963an,
Dick Fosburyk pentsatu zuen beste modu batera egin zezakeela salto.

1968an,
berak bakarrik saltatu zuen hala, eta urrea irabazi zuen.

2024an,
denek egiten dute salto haren teknikarekin.

Aurrea hartzea
jarrera bat da.

Aurrea hartzea etorkizunean bizitzea da; ez etorkizunera egokitzea. Beti urrutiago zaramatzan jarduteko modua da. Atzera eta alboetara begiratu gabe liderra izatea da. Berritzea baino askoz gehiago da.

Ikusi nola lagundu diezazukeen aurrea hartzeak zure negozioan:
Izena(Required)
Adostasuna(Required)
Boletín
FABRIKAZIO ADIMENDUNA

Aurrea hartzea
joerak sortzea da, ez jarraitzea.

TECNALIAn, 1.500 lagun gara I+G+Ban adituak, eta ziur gaude aurrea hartzea lehiarako abantaila dela.

Ikerkuntza aplikatuko eta garapen teknologikoko Espainiako zentro handiena gara, eta erreferentziazko zentroa Europan.

Enpresekin eta erakundeekin lankidetzan aritzen gara, lehiakortasuna eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko eta era jasangarrian hazteko. Teknologiarekiko pasioa duten eta gizarte hobe bat eraikitzeko konprometituak dauden pertsonei esker lortzen dugu hori.

Gure xedea da ikerketa teknologikoa oparotasun bihurtzea. Gure ikuspegia da enpresen eta gizartearen eraldaketaren eragile izatea etorkizun aldakorreko erronketara egokitu daitezen. Zintzotasunez, gardentasunez eta koherentziaz jarduten dugun pertsona-talde bat gara; gure erakundearen balio hauen arabera jokatzen dugu, eta konfiantza sortzen dugu TECNALIAren barruan eta TECNALIAtik kanpo: bezeroa erdigunean, elkarlana, konpromiso soziala, bikaintasuna eta berrikuntza.

Don't react, anticipate.

Tecnalia Member of Basque Research & Technology Alliance